XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Enoa ni orain Aita Santu onek gauz ontan egin duan lan guzia azaltzea; nere asmoa ez da, dakizutenez, ori.

Sar nadin, beraz, batzar nagusi oni Aita Santuak zuzendu zion itzaldiak zer dion ikustea: Au ere, bere beste itzaldi guztiak bezelaxe, erakutsiaz betea.

Eleiz-otoitzaren barru barruan ustekabean sartzen gaitu.

Egi esateko, Aita Santuak itzaldian erabilli digun gaia, ez degu, Asis'ko batzar nagusi ortan aztertu diranetako bat.

Bañan, ez du orrek esan nai garrantzirik gabekoa degula.

Ez.

Aundia bait du, ikusiko dugunez berealaxe.

Aita Santuak liturjiaren berpizte ori Jaunaren gaurko gizonarenganako maitasunaren ezaugarri bat edo, baita ere gizonak ezkutuki arrigarri auetan murgilarazteko Goteunaren bere Eleizara joan-etorri bat, degula esan ondoren, liturjiak Eleizarekin lenik, eta Jaunarekin gero zer ikusteko duan azaltzen digu.

LITURJIA eta ELEIZA

Liturjiaren Eleiz osoaren egitekoa degu ez alkarte bakarren bat edo besterena.

Ez da, beraz, bereiztasunik egin bear Eleiz altzoan.

Eleiza ez dute egiten apaizak bakarrik; eleiztar guzirekin batean baño eta bakoitzak, bai Apaiz bai beste gizon emakumezkoak Jaunagandik artu duten oro jarri bear dute.

Apaizek bere ditu Aita Santuak depositum fidei eta depositum gratiae izendatzen dituan altxorrak.

Lenengotik, ots, siñismen altxorretik idazteun eta ao-jakintz edo tradizioatik (antziñate) sinismen ezkutukiak arturik liturjian sarrerazten ditu, batez ere Irutasun Deunari eta Gizakunde eta Eroskundeari.

Bigarrenetik, ots, Jaunak Bidalieri eman zien depositum gratiae edo ortatik berriz, esker zerutiarra damaigu, baita ere bataioa, etortzaren bidez gure erruak barkatzeko aitortza eta apaizgintza ere bai.

Auek denak liturjian dira burutzen.

Eta jakiña, apaizak liturjiaren bidez, guri Jainkoaren egi eta grazia ematen badigute, berak artu bearrean arkitzen gera, al degun guztia egin bere alde,(...).